Arratek oso zail du gaur Valladolid ezustean hartzea
ESKUBALOIA. Arratek Valladoliden jokatuko du gaur Asobal ligako 24. jardunaldiko partida (12:00). Ezustekorik ezean, eibartarrak esku hutsik itzuliko dira, handia baita bi taldeen arteko aldea. Sailkapena ikusi besterik ez dago: Valladolid bosgarren da, eta Arrate hamalaugarren. Eibartarrek hurrengo lehian dute burua, Toledoren pistan ariko baitira, haien atzetik dauden bi taldeetatik aurrenekoa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu