Arrauna. Euskotren Liga

Arraun Lagunak-ek denboraldiko hirugarren bandera astindu du Zierbenan

Tolosaldeak soilik estutu du 'Lugañene'. Astillero izan da hirugarren, lehen txandako garailea.

Arraun Lagunak bandera astintzen gaur, Zierbenan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Arraun Lagunak bandera astintzen gaur, Zierbenan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2026ko uztailaren 5a
12:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hiru estropada eta hiru garaipen. Arraun Lagunak nagusi izan da Zierbenan (Bizkaia) jokatu den X. Petronor banderan ere, Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian. Donostiarrek lehia bizia izan dute Tolosaldearekin, baina azkenean sei segundoko tartearekin helmugaratu dira.

Ziabogan bi segundo eskasekoa zen Lugañenek zuen tartea, eta zenbait unetan Tolosaldeak garaipena lortu zezakeela zirudien. Bigarren luzearen azken erdian, ordea, Arraun Lagunak-ek argi utzi du zergatik den liderra.

Dena den, gaur agerian geratu da ligako gainontzeko ontziak ere azkar dabiltzala. Lehen txandan aritu direnek denbora ederrak egin dituzte, eta emaitzetan ikusi da hori: Arraun Lagunak-en eta Tolosaldearen atzetik hirugarren eta laugarren izan dira Astillero eta San Juan, eta azkena bukatu du, berriz, aurreko estropadetan fin ibili den Orio. Bosgarren izan da Hibaika, seigarren Donostiarra eta zazpigarren Zumaia.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA