Arria V.a eta Izeta VI.a nagusitu dira estreinako Binakako Pentatloian

HERRI KIROLAK. Arria V.a etaIzeta VI.a nagusitu ziren atzo, Tolosan (Gipuzkoa), Binakako Pentatloian. Estreinakoz jokatu zen proba, eta 40.58ko denbora egin zuten. 55 segundo atera zizkieten Peñagarikano II.a-Aizperrori. Ondoren sailkatu ziren Zaldua-Zelai V.a, Kañamares III.a-Urrutia, Drame-Amade eta Eizmendi-Otaegi. Aizkoran, proba utzi zuten Errazkinek eta Mugertzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu