‘Artaburu’ bidea egin du Iker Pouk

Eskalatzaile gasteiztarrak sei urte zeramatzan bidea osatu nahian. "Kirol eskaladan egin dudan biderik zailena da", esan du.

2018ko abenduaren 19a
12:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Margalefen dago bide hori, Herrialde Katalanetan. Sapai ia laua da, 15-20 metroko isuria du, eta hura osatzeko behar izan dituen bost minutuetatik gehienak hatz bakarretik zintzilik egin ditu Pou anaietan gazteenak. 

Bide hau eginda, urte bikaina osatu dute Pou anaiek. Izan ere, bide bat ireki dute izotzean, Norvegian; Agur bidea Marokoko Atlasean; Leve Leve eta Nubivagant bideak Sao Tomen; eta Kolpez kolpe eta Babe Magnet bideak Mallorcan (Herrialde Katalanak). Eneko Pouk, halaber, Polvorilla bidea egin du Tarragonan (Herrialde Katalanak). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.