Artola 22-14 Peio Etxeberria

Artola da finalerdietarako azken sailkatua

Alegiarrak nagusitasunez irabazi dio Peio Etxeberriari partida erabakigarrian. Larrazabalen aurka jokatuko du datorren igandean.

Iñaki Artola Eibarren, gaur, atzean Etxeberria duela. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Iñaki Artola Eibarren, gaur, atzean Etxeberria duela. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Paulo Ostolaza.
2025eko maiatzaren 11
19:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Finalerdietara, eta itxura ona emanda gainera. Iñaki Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da Peio Etxeberriari Eibarko Astelena pilotalekuan irabazi eta gero (22-14). Iker Larrazabalekin neurtuko ditu indarrak datorren igandean, Gasteizen.

Etxeberria irabazten hasi da (1-3), baina lehen tantoetatik nabaritu da Artola erosoago zebilela. Alegiarra nagusi izan da tantoetan, eta amaitzen ere asmatu du. Bolada ona hartu duenean, berehala zabaldu du tartea (8-3, 16-6). Fisikoki itxura bikaina eman du Artolak, eta ondo baliatu ditu Etxeberriak zenbait tantotan eman dizkion erraztasunak.

Zenoztarra ezinean aritu da azken tantoetara arte, baina partidan sartzen hasi denerako berandu zen (16-10). Pilotazaleek orduan ikusi dituzte tanto lehiatuenak. Nafarrak ez du sekula jokatu buruz buruko finalerdi bat.

Datorren asteburuan, lehen finalerdia Donostian jokatuko dute Altuna III.ak eta Lasok, larunbatean, eta bigarrena, igandean, Gasteizen, Artolak eta Larrazabalek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.