Txirrindularitza

Arvesenek irabazi du Tourreko 11. etapa

Esprintean nagusitu zaie Elmiger, Ballan eta Moerenhouti.

2008ko uztailaren 16a
17:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Kurt-Asle Arvesenek (CSCkoa) irabazi du gaur arratsaldean Frantziako Tourreko 11. etapa: Lannemezan-Foix (167,5 kilometro). Lehen mailako bat izan dute (Portel, 110. kilometroan). Esprintean nagusitu zaie berarekin ihesean iritsitako Martin Elmiger (AG2R-La Mondiale), Alessandro Ballan (Lampre) eta Koos Moerenhouti (Saunier Duval).

Tropela 14 minutu eta 54 segundora ailegatu da.

Cadel Evansek (Silence-Lotto) segitzen du lider, atzoko alde berarekin. Iazko Tourrean bigarren postuan geratu zen azken sailkapenean.

Helmugatik 35 kilometrora 13 txirrindularik alde egin dute, eta horietatik lau taldean iritsi dira, eta esprintean erabaki da etapa, Foixeko (Okzitania) helmugan.

Bihar korrituko dute hamabigarren etapa, Okzitaniako lurretatik oraindik ere: Lavelanet-Narbona (168,5 kilometro). Laugarren mailako mendate bat izango dute.

Hilaren 27an bukatuko da itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.