TXIRRINDULARITZA. Datorren denboraldirako txirrindulari multzoak osatzen ari dira Euskal Herriko taldeak. Euskaltel-Euskadik beste txirrindulari bat igo du bigarren taldetik aurrenekora: Asier Etxeberria (Eguesibar, Nafarroa, 1999). Gorlan eta Elgoibarren irabazi du aurten, eta lehen taldearekin aritu da Limousingo eta Kroaziako itzulietan.
Movistarrek beste txirrindulari bat fitxatu du, seigarrena: Ivan Ramiro Sosa (Pasca, Kolonbia, 1997). Ineos taldean aritu da azken bi sasoietan. Aurten, Proventzako Itzulian nagusitu da. Mikel Landak eta Pello Bilbaok, berriz, Bahrainekin berritu dute beste bi denboraldirako.