Asier Martinezek amaitutzat eman du denboraldia

2023ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
ATLETISMOA. Budapesten jokatuko da Atletismoko Munduko Txapelketa, abuztuaren 19tik aurrera. Bada, Asier Martinez ez da bertan izango. Hesi jauzilariak amaitutzat eman du denboraldia.

Bere sare sozialetan egin zuen atzo iragarpena: «Jaikitzea eta borrokan jarraitzea, ez zait besterik geratzen». Erabakia «triste eta amorratuta» hartu duela azaldu du. « Ezin diot neure buruari ezer leporatu. Izan ere, ez diot ahalegintzeari utzi».

Martinezek argi ditu bi gauza: «Batetik, badakit zein helburua ditudan; eta, bestetik, argi dut norekin lortu nahi ditudan». Duela aste batzuk emandako elkarrizketa batean, Martinezek onartu zuen oin zolan izandako lesioak ez ziola uzten behar bezala entrenatzen, eta kostatu egin zitzaiola Tokioko Olinpiar Jokoen ostean bizitakoa kudeatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.