Asobal ligako egutegiaren zozketa, uztailaren 8an

2011ko ekainaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ESKUBALOIA. Uztailaren 8an jakingo da Asobal ligako 2011-2012ko denboraldiko egutegia. Bartzelonako Olinpiar Museoan egingo dute zozketa. Javier Zuriarrain Asobal ligako presidentea, babesleak, komunikabideak eta ligako hamasei taldeetako ordezkariak izango dira bertan. Bi talde Euskal Herrikoak dira: Amaya Sport San Antonio eta Arrate. Irailaren 10ean hasiko da Liga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA