Astarlozari ofizialki jakinarazi diote bi urteko zigorra bete behar duela

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak errugabea dela aldarrikatu du, eta bihar aurkeztuko du helegitea

Erredakzioa
Donostia
2010eko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Mikel Astarlozak (Euskaltel Euskadi) atzo jakin zuen ofizialki bi urteko zigorra bete beharko duela. Txirrindulariak Espainiako Federazioaren oharra jaso zuen atzo, eta ezingo da lehiatu 2011ko ekainaren 26ra arte. Euskaltel Euskadiko txirrindulariak errugabea dela aldarrikatu du beste behin, eta bihar bertan aurkeztuko du erabakiaren aurkako helegitea, «ahalik eta goizen lehiatzeko itxaropenarekin».

Agiri ofiziala tramite bat baino ez da, eta, Astarlozak atzo adierazi zuenez, jasotzeko «desiratzen» zegoen, hala helegitea aurkeztu dezakeelako. Helegitea aspaldi idatzita zegoen, eta Euskaltel taldeko aholkulari judizialen laguntza jaso du. Astarlozak, baina, ez du uste eragin handirik izango duenik zigorrean. Euskaltelek atzo jakinarazi zuen zigorraren berri duela, onartzen duela eta Astarlozak bere errugabetasuna erakustea espero duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.