Asteartean Liga irabazteko aukera izanen du Itxakok

2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Eldak ez zuen hutsik egin atzo, eta 33-26 irabazi zion Marina Park taldeari ABF ligako partidan. Ondorioz, asteartera arte zain egon beharko du Itxakok Liga irabazteko bertze aukera bat eskura izateko. Donostian ariko da asteartean Lizarrako taldea, Bera Beraren aurka (19:00). Berdinketa nahikoa izanen da nafarrentzat, Ligako txapela janzteko. Ligako hirugarren txapelaizanen litzateke, jarraian, eta sasoi honetan hirugarren titulua, halaber. Txapela pizgarri ezin hobea izanen litzateke Itxakorentzat, Txapeldunen Ligako finalerdietako itzuliko partidarako (igandean jokatuko da). Sasoi bikaina izaten ari da nafarrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.