Astelehenean hasiko da Mundakako txapelketa
SURFA. Atzo aurkeztu zuten eta astelehenean hasiko da Euskal Herrian jokatzen den surf txapelketa garrantzitsuena. WCT zirkuituko proba da, Mundakan (Bizkaia) jokatuko da eta Parkinson, Fanning, Hogbood eta Slater izango dira izarrak. Aritz Aranburu da zirkuitu horretan ari den euskal surflari bakarra, eta Mundakan Hodei Collazo ere gonbidatu gisa ariko da. Mundakako olatuak eskasak badira, Sopelan jokatuko da proba.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu