Arrauna

Astillerok ez du Kontxan parte hartuko

Estropadaren antolatzaileak, KTE Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak, erabaki du Astillero kanpoan uztea. Odon Elorza Donostiako alkate eta KTEko presidenteak agertu duenez, "presiorik" gabe hartu dute erabakia.

2006ko abuztuaren 18a
16:10
Entzun
Dopin kontrol bati uko egiteagatik bi urtez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kirol instalazioetan sartzea galarazi zion Jaurlaritzak Astilleroko arraunlariei. EAEko Auzitegi Nagusiak atzeratu egin du zigorraren ezartzea, eta, beraz, Gipuzkoako kirol egoitzetan sartzea eta estropadan parte hartzeko aukera izango lukete KTEk gonbidatuz gero.

Gonbidapen hori ez egitea erabaki du, ordea. Elorzak agertu du beste arraun taldeekin eta federazioarekin hainbat harreman izan eta gero hartu dutela erabakia, eta ez duela inolako "presiorik" sentitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.