Astilleroren lanaren mende egongo da gaur El Rasilloko estropada

Arraunlaririk onenak aterako ditu, baina Pasai Donibanek eta Santurtzik ere indartsu daudela erakutsi dute

Aitor Manterola Garate.
2009ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Hirugarren estropada puntuagarria jokatuko dute gaur KAE 1 ligan. Ohiko estropada da, baina ezohikoa ere bada, Errioxako El Rasilloko urtegian jokatuko delako (Espainia). Dagoeneko hamabigarren aldiz egin dute han estropada. 12:00etan ekingo diote lanari arraunlariek, eta lau txandatan ariko dira. Aurrenekoan, Ondarroa, Portugalete, Busturialdea eta Hondarribia aterako dira; bigarrenean, Zierbena, Kaiarriba, Orio B eta Isuntza; eta, hirugarrenean, Camargo, Astillero, Santurtzi eta Pasai Donibane.

Astillero da faboritoa irabazteko. Nahiz eta aurreko asteburuko bi estropadetan alerik ere irabazi ez. Arraunlaririk onenak falta zituen, aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan zirelako. Baina gaur denak aterako dira, eta sekulako taldea denez, ez harritu denboraldiko lehen bandera irabaztea. Hala ere, estu hartuko dute ligako lehen bi estropadak irabazi zituztenek: Pasai Donibanek eta Santurtzik, hain zuzen ere.

KAE 2koek ere estropada dute

Errioxakoa ez da gaurko hitzordu bakarra izango. KAE 2 ligakoek ere arraun egin beharko baitute. Donibane Lohizunen (Lapurdi) daukate estropada, ligako hirugarrena. 11:30ean ekingo diete, eta orain artekoa aintzat hartuta, Trintxerpe da gailentzeko hautagai nagusia. Hirutik bi estropadetan irabazi du, eta gainerakoak baino koska bat gorago dagoelako erakutsi du.



Sailkapena

KAE 1 LIGA

1. Pasai Donibane 22 puntu

2. Santurtzi 21 pt.

3. Astillero 19 pt.

4. Camargo 18 pt.

5. Isuntza 17 pt.

6. Orio 16 pt.

7. Kaiarriba 13 pt.

8. Zierbena 10 pt.

9. Hondarribia 8 pt.

10. Portugalete 6 pt.

11. Busturialdea 4 pt.

12. Ondarroa 2 pt.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.