futbola

Athletic 2-0 garaile Osasunaren aurka

Yestek eta Llorentek sartu dituzte golak, lehen hamabi minutuetan.

2009ko abenduaren 19a
20:12
Entzun
Athleticek irabazi du gaur San Mameseko derbia: 2-0 nagusitu zaio Osasunari. Fran Yestek sartu du 1-0eko gola, lehen minutuan. 2-0ekoa Fernando Llorentek, 12. minutuan. Azkar utzi du, beraz, Athleticek partida nahikoa erabakita.

Espainiako Lehen Mailako 15. jardunaldiko partida jokatu dute. Athleticek orain 26 puntu ditu -Europako postuetan da- eta Osasunak 16 -sailkapenean erditik pixka bat behera da-.

Athletic hurrena -urtarrilaren 3an- Mallorcaren zelaian ariko da (19:00). Osasuna etxean, Real Madrilen aurka (21:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.