Futbola

Athletic-Almeria eta Osasuna-Vila-real lehen jardunaldian

Abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan hasiko da Liga.

2008ko uztailaren 16a
15:38
Entzun
Abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan hasiko da Espainiako Lehen Mailako Liga, eta bi euskal taldeek etxean jokatuko dute: Athleticek Almeria hartuko du eta Osasunak Vila-real.

Gaur egin dute egutegiaren zozketa Espainiako Federazioaren egoitzan, Madrilen. Lehen jardunaldiko beste partidak: Atletico Madril-Malaga, Espanyol-Valladolid, Betis-Huelva, Sporting-Getafe, Racing-Sevilla, Numantzia-Bartzelona, Deprtivo-Real Madril eta Valentzia-Mallorca.

Maiatzaren 31n bukatuko da Liga. Osasunak Real Madril hartuko du orduan eta Athletic Valentziaren zelaian ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.