GRANADA 2-0 ATHLETIC

Athletic esku hutsik itzuli da Granadatik

David Aznarrek entrenatutako taldeak partida eskasa egin du jaisteko postuetan dagoen aurkari baten aurka.

(ID_13561978) (/EZEZAGUNA) athletic
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, baloiarekin, gaur, Granadan. ATHLETIC CLUB
Julen Etxeberria.
2024ko otsailaren 3a
15:13
Entzun

Athleticek gaizki ekin dio Espainiako Lehen Mailako ligako bigarren itzuliari. 2-0 galdu du gaur Granadan (Espainia). David Aznarrek entrenatutakoak eskas aritu dira jaisteko postuetan dagoen aurkari baten aurka, eta ez dute nahikoa egin punturen bat lortzeko.

Hasi eta gutxira jarri zaie maldan gora neurketa. Bederatzigarren minutuan, Isa Alvarezek aurreratua ikusi du Mariasun Quiñones, eta ia zelai erditik sartu du gola. Kolpea izan da, baina Athletic gai izan da suspertu eta aukerak sortzeko. Baina ez da fin aritu. Aldiz, Granadak izan dituen apurrak baliatu ditu. Hala, 62. minutuan, Naima Garciak bigarren gola sartu du, penaltiz. Isa Alvarezi egin diote. Golak azkena eman die bisitariei. Suspertu beharrean dira, asteazkenean Espainiako Kopako final-laurdenak jokatuko baitituzte Lezaman, Teneriferen aurka. 

Bihar, derbia, Ipuruan

Bihar, berriz, derbia jokatuko dute Eibarrek eta Realak, Ipuruan (ETB1 eta Gol). Bi taldeek ondo ekin nahi diote bigarren itzuliari, eta partida mugarri izan dadila gora egiteko. 

Lehen itzulian, 3-1 irabazi zuen Realak Zubietan, baina bi taldeetako entrenatzaileek esan dute biharkoa ezberdina izango dela: Yerai Martinen iritziz, talde sendoagoa dira orain; Natalia Arroyoren ustez, berriz, Eibarrek gora egingo du Ipuruan jokatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.