Athleticek 2-4 irabazi zion Rayori, eta lider segitzen du
FUTBOLA. Athleticek ez zuen huts egin herenegun, eta 2-4 irabazi zion Rayori. Garaipenari esker, zuri-gorriek lehen postuari eusten diote, eta bi puntura dute bigarren sailkatua, Bartzelona. Hain zuzen ere, Kataluniako taldeak 6-1 hartu zuen mendean Lagunak. Nafarrek sasoiko lehen gola sartu zuten, baina alferrik: azken postuan jarraitzen dute, punturik gabe. Realak, berriz, bina berdindu zuen, eta 9.a da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu