Athleticek 4-1 irabazi dio Espanyoli, eta lider da bakarrik, Rayok galdu baitu

Realak ez dio aukerarik eman Lagunak-i derbian, eta 0-4 hartu du mendean

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Athletic bakarrik dago berriz ere Lehen Mailako sailkapenaren buruan. Zuri-gorriek sasoiko zazpigarren garaipena lortu zuen atzo Lezaman Espanyoli 4-1 irabazita. Partidak bi zati oso ezberdin izan zituen. Lehenengoan, parekotasun handia izan zen. Mari Pazek aurretik jarri zituen etxekoak partida hasi eta berehala, baina ordu laurdenera Espanyolek berdindu egin zuen. Bigarren zatian, ordea, Athletic izan zen nagusi. Lehen hogei minutuetan bi gol sartu zituen, biak Oruetak penaltiz. 94. minutuan, berriz, Olabarrietak laugarrena lortu zuen. Athletic lider da, eta bi punturen aldea du Atletico Madrilekiko. Rayok 2-1 galdu zuen Levanteren aurka.

Derbian, berriz, Realak oso erraz irabazi zion Lagunak-i: 0-4. Encinasek, Itxasok, Idoiak eta Herrerok sartu zituzten golak. Reala zortzigarren da sailkapenean, eta Lagunak, azkena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.