Irudia. Lezama

ATHLETICEK 5-0 IRABAZI ZUEN DERBIA

2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Athleticek oso ondo hasi du liga, Lagunak-en bizkar baina. Herenegun euskal derbia jokatu zuten Lezaman, Lehen Mailako aurreneko jardunaldian, eta etxekoek oso erraz irabazi zuten (5-0). Lehen gola Erikak sartu zuen (9. min), eta gero Gurutzek eta Eunatek bina sartu zituzten. Oreka gutxiko partida izan zen, eta bi taldeen arteko aldea ikusi zen. Hurrengo jardunaldian, Athleticek Zaragozan jokatuko du; Realak Llanos Olivenza hartuko du, eta Lagunak-ek, Espanyol.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.