Athleticek arazorik gabe irabazi dio Oviedo Modernori, eta lider jarri da

Eibarren eta Lagunaken arteko derbian aise nagusitu dira nafarrak. Realak ere irabazi egin du Alcaineren aurka.

jon eskudero
2009ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Athleticek garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Lezaman, Oviedo Modernoren aurka 3-1 irabazi ostean. Markagailuari begiratuta garaipen erraza badirudi ere, ez zuten lan erraza izan IƱigo Juaristiren jokalariek. Izan ere, bosgarren minuturako galtzen ari ziren, eta itxura txarra emanez, gainera. Aurkaria, aldiz, joko ona eginez ari zen, eta zelaian sendotasuna erakutsiz.

Minutuak aurrera joan ahala, baina, esnatzen hasi ziren bizkaitarrak. Aukerak sortzen hasi ziren, eta geldikako jokaldietan arrisku handia sortu zuen Oviedo Modernoren ate inguruan. Hogeigarren minutuan, Athleticen lehen gola heldu zen, eta hortik aurrera jaun eta jabe izan zen. Beste bi gol ere sartu zituzten txuri gorriek. Hala, A multzoko lidergoan sendo dago Athletic.

Eibarren eta Lagunaken arteko derbian nagusi izan ziren nafarrak. 0-4 irabazi zuten, eta joko bikaina erakutsiz, gainera. Badirudi gipuzkoarrak mailari neurria hartu ezinik dabiltzala. Atzoko porrotaren ostean, sailkapenaren zuloan dira eibartarrak. Lagunak, aldiz, ondo kokatuta dago saikapenean: laugarren. Atzokoan itxura ezin hobea eman zuena Reala izan zen. Gipuzkoarre aise menderatu zuten Transportes Alcaine (3-1), eta bigarren postua lortu zuten. Hurrengo fasean sasartzeko aurrerapauso handia eman zuten Javi Garmendiaren jokalariek.



Sailkapena

SUPERLIGA

10. jardunaldia

Atzo.Emaitza.

Eibar-Lagunak0-4

Reala-Transportes Alcaine3-1

Athletic-Oviedo Moderno3-1

Gaur.Ordua.

Las Palmas-Valladolid12:00

Puntuak.J. I. B. G.

1. Athletic. 26. 11. 8. 2. 1


2. Reala. 23. 11. 7. 2. 2


3. Transportes Alcaine . 23. 11. 7. 2. 2


4. Lagunak. 18. 11. 5. 3. 3


5. Oviedo Moderno. 16. 11. 5. 1. 5


6. Las Palmas. 7. 10. 2. 1. 7


7. Eibar. 7. 10. 2. 1. 7


8. Valladolid. 2. 10. 0. 2. 8
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.