Emakumezkoen 1. maila

Athleticek berdindu, eta Realak galdu

Zuri-gorriak ez dira gai izan Espanyol azken sailkatuari irabazteko Lezaman (0-0), eta txuri-urdinek 3-0 galdu dute Atletico Madril bigarren sailkatuaren zelaian. 

jarraia178235.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko martxoaren 1a
20:25
Entzun

Ez da jardunaldi ona izan Athletic eta Realarentzat emakumezkoen 1. mailako hau. Izan ere, puntu bakarra atera dute bien artean. Athleticek etxean izan du partida, Espanyol azken sailkatuaren aurka, baina ez du golik sartu ahal izan. Lau puntu baino ez zeuzkan Kataluniako taldeak gaur arte. Berdinketa mehe horrek beste ondorio bat ere badu etxekoentzat: sailkapenean, laugarren lekua kendu die Deportivok. 

Gehiago izan da Athletic jokoan eta aukerak sortzen, baina asmatzen ibili da eskas. Bigarren zatian, hirutan bota dute baloia zutoinetara eta langara. Liga geratu egingo da orain hiru astez, selekzioen partidengatik, eta Athleticen hurrengo partida Espainiako Kopakoa izango da: finalerdia Logroñon, martxoaren 18an. 

Ligako jarduna martxoaren 22an itzuliko da, eta ordura arte ez du partidarik izango Realak. Ez dio akabera ona eman geldialdiaren aurreko lanari, 3-0 galdu baitu Atletico Madril bigarren sailkatuaren zelaian. Hasi orduko jaso du lehen gola, Ludmilak egindakoa, hirugarren minutuan. Suspertu da Reala ondoren, baina etxekoak izan dira gola sartzen asmatu dutenak, atsedenaldiaren aurretik; berriz ere Ludmilak sartu du gola. Hirugarrena eta azkena Kentik egin du, partida bukatzear zela. Reala seigarren dago sailkapenean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.