Larunbat honetan esango dio Joseba Etxeberriak (Elgoibar, 1977) agur Athletici, Deportivoren aurkako partidan (San Mames, 18:00). Hamabost urtean jokatu du Bilboko taldean; 500 partida pasatxo, 104 gol. "Athleticek bizitza aldatu dit kirol arloan zein pertsonalean", esan dio BERRIAri. Honek bihar argitaratuko du Etxeberriarekin egindako elkarrizketa.
Jokalariaren beste esan batzuk:
- "Futbolaren etorkizuna harrobiko lana da. Arlo horretan abantaila txiki bat daukagu".
- "Memento honetan aukera handiagoa dut Athleticeko beteranoetan jokatzen hasteko, Qatarreko eskaintza onartzeko baino".
elkaRRIZKETA AURRERAPENA