Atzo mediku azterketak izan zituzten Athleticeko jokalariek, eta gaur egin dute 2009-2010 denboraldiko aurreneko entrenamendua, Lezaman (Bizkaia), sasoia abuztuko azkeneko asteburuan hasiko bada ere. Bera izan da Espainiako Lehen Mailako taldeen artetik aurrena denboraldiari ekiten. 30 jokalari izan dira gaur.
Joaquin Caparros entrenatzaileak ez du plantilla itxitzat eman. "Seguru hiruzpalau fitxaketa egongo direla, nahiz eta krisiagatik merkatua zaila dagoen", esan du, eta horiek bi asteren buruan espero ditu. Oraingoz, Íñigo Diaz de Zerio aurrelaria fitxatu du, Realetik, eta Caparrosek jakinarazi du defentsa bat, aurrelari bat eta hegaleko jokalari bat nahi dituela. Helburua? "UEFA, UEFA eta UEFA", adierazi du entrenatzaileak.
Igor Gabilondo eta Markel Susaeta erdilariek eta Ion Velez aurrelariak kontratua berritu dute. 2010era artekoa zuten, eta Gabilondok 2011era luzatu du, Susaetak 2013ra eta Velezek 2012ra.
Futbola
Athleticek egin du lehen saioa, eta Caparrosek bi-hiru fitxaketa espero ditu
Defentsa bat, aurrelari bat eta hegaleko bat nahi ditu entrenatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu