Athleticek egonaldia egingo du Olivan
FUTBOLA. Athleticek Olivan (Valentzia, Herrialde Katalanak) egingo du denboraldi-aurreko lehen egonaldia, uztailaren 14tik 21era. Jokalari zuri-gorriak uztailaren 11n hasiko dira entrenatzen. Oraindik argitzeko dago noren aginduetara ariko diren, uztailaren 7an egingo diren lehendakaritzarako hauteskundeak amaitu arte ez baita jakingo nork entrenatuko duen Athletic.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu