Rayo Vallecanok zer egin zain zegoen Athletic, eta Rayok ez zuen hutsik egin. 2-0 irabazi zion Prainsa Zaragozari, atzo, Superligako bigarren faseko 13. jardunaldian, azken-aurrekoan, eta titulurako kanporaketa jokatuko du Espanyol liderraren kontra. Athleticek, berriz, ondo, merezita hartu zuen mendean Atletico Madril, Lezaman, baina ez zen nahikoa izan. Hortaz, orain Espainiako Koparako bildu beharko ditu indarrak Alberto Berasaluzek entrenatutako taldeak. Maiatzeko aurreneko bi asteburuetan jokatuko dira final-zortzirenak.
Horretan pentsatzen hasi aurretik, ordea, etxeko lanak egoki egin zituzten atzo. Erraz irabazi zioten Atleticori, bien artean sailkapenean dagoen aldea handia ez den arren. Lehen zatian, jada, 3-0 irabazten ari ziren, Olabarrietak, Nekanek eta Muruak sartutako golei esker. Bigarren zatiaren hasieran 3-1ekoa sartu zuen Nagorek, baina Nekanek beste bi sartu zituen ia jarraian, eta partida erabaki. Datorren astean bigarren faseko azken jardunaldiko partida jokatuko du Athleticek, Levante azken sailkatuaren etxean.
Realak, hain zuzen, Levanteren kontra jokatuko du gaur, Zubietan (12:00). Javier Garmendiak entrenatzen duen taldeak partida bakarra irabazi du bigarren fasean, eta gaur, zaleen aurrean, bigarren garaipena lortzeko aukera ederra daukate. Dena den, txuri-urdinek ere Kopa dute buruan.
Athleticek ez du titulurako kanporaketa jokatuko, irabazi egin duen arren
Zuri-gorriek 5-2 hartu dute mendean Atletico, baina Rayok ez du hutsik egin Prainsaren kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu