Galdu dute, bai, baina lan bikaina eginda. Izan ere, Bartzelonakoek markagailua aldeko izan duten arren, ez dute erraza izan Athleticekoen kontraerasoei aurre egiteko.
Lieke Martensek sartu du bisitarientzako lehen gola, partida hasi eta sei minutura, eta handik 20 minutura sartu dute bigarrena. Ordea, azkar erantzun dute Joseba Agirrerenek, partidako hirugarren gola sartuz eta aldea gol bakarrera murriztuz.
Berdinketa ere hurbil izan dute zuri-gorriek, baina 42. minutuan Nekane Diezek egindako jaurtiketa ez da atean sartu. Horren ostean ere izan dituzte aukera ederrak, baina ez dute helburua lortu.