Ez du Athleticek partidu onik egin, ez du erakutsi jokorik, baina azkenean, penaltiz sartutako golari esker 3 puntuak lortu ditu, eta horixe zen garrantzitsuena gaur, azken aldiko zalantzak uxatzeko. Zalegoa urduritzen hasita zegoen denbora aurrera eta taldeak golik ez zuela sartzen ikusita, baina 72. minutuan penaltia adierazi du epaileak eta Raul Garciak ez du aukera huts egin. Markagailuari eusten asmatu du hortik aurrera Valverderen taldeak, eta garaipena etxean geratu da.
Athleticek irabazi egin du Malagaren aurka (1-0)
Gaurko garaipenarekin Europako postuetara hurbildu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu