Athleticek Lisboarako salgai jarritako 3.000 sarrerak berehala amaitu dira

2012ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Athletic Europan egiten ari den bideak ikusmina pizten jarraitzen du. Klubak 3.000 sarrera jarri zituen salgai atzo Lisboarako, Sporting Lisboa-Athletic partidarako, eta berehala amaitu ziren. Neurketa datorren ostegunean jokatuko da, 21:05ean, eta zuri-gorriek ez dute zaleen babesik faltako. Jarraitzaileek gaupasa egin zuten San Mameseko txarteldegian, eta, hainbat ordu euripean igaro arren, merezi izan zuela adierazi zuten guztiek.

Sarrerei lotuta, zera jakinarazi zuen taldeak: Espainiako Kopako finalerako 17.000 sarrera ipini dituela bazkideen eskuragarri. Atzo arratsaldetik dago zabalik sarreren erreserba, eta Internet edo telefono bidez egin beharko da. Hilaren 21era bitarteko epea utzi du klubak horretarako. 17.000 eskaera baino gehiago egongo balira —ziurrenik, halaxe izango da—, hilaren 22an egingo den zozketa bidez erabakiko da nortzuk lortu duten sarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.