Athletic Superligako lidergoan jarri zen joan den astean, Reocini 9-0 irabazi eta Realak etxean Lagunak-en aurka 0-1 galduta. Bi taldeak 21na punturekin daude sailkapenean, eta biek gaur jokatuko dute 10. jardunaldiko partida. Partida zaila daukate bilbotarrek, Prainsa Zaragoza laugarren sailkatuaren etxean jokatuko dutelako (17:30). Joanekoan Athleticek 1-0 irabazi zion Prainsari, eta espainiarrek orain arte etxean jokatutako lau partidetatik hiru irabazi dituzte. Bakarra galdu dute, Realaren aurka, 1-2.
Realak, berriz, etxean jokatuko du, Valladolid azken sailkatuaren aurka. Joan den asteko porrota ahazteko aukera ona daukate donostiarrek, espainiarrek ez baitute partida bakar bat ere irabazi Superligako lehen fasean. Bi partida berdindu eta zazpi galdu dituzte; eta zortzi gol sartu eta 31 jaso dituzte.
Lagunak-ek eta Eibarrek bihar jokatuko dituzte euren partidak. Nafarrek Barañainen jokatuko dute, Oviedoren aurka (12:00), eta Eibar Santanderren ariko da, Reocinen aurka (12:45).
Athleticek partida zaila dauka gaur Superligan, Prainsaren aurka
Realak arazo handirik gabe irabazi beharko lioke gaur, etxean, Valladolidi, ligako azken sailkatuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu