Athleticek sei puntura du jada bigarrena Superligan
FUTBOLA. Athleticek ez zuen huts egin San Gabrielen zelaian herenegun, eta 0-1 irabazi zuen. Zuri-gorrien mesederako, gainera, Atletico Madrilek bana berdindu zuen Levanterekin, eta, horri esker, Athleticek jada sei puntuko ateratzen dizkio bigarren sailkatuari —Bartzelona da orain—. Realak eta Lagunak-ek, ordea, galdu egin zuten, biek etxean: donostiarrek 0-1 Sevillaren aurka eta barañaindarrek 0-2 Prainsa Zaragozaren aurka. Reala 12. da sailkapenean, eta Lagunak azkena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu