Athleticek suspertu egin nahi du gaur Valladoliden irabazita

Valverdek «funtsezkotzat» jo du partida, sailkapeneko goialdeari eusteko. Sancetek berriz jokatuko du

Oihan Sancet, jaurtitzeko prest, Atletico Madrilen aurka. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE.
2023ko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Athleticek helburu argia du gaur Valladoliden (Espainia): irabazi egin nahi dio etxeko taldeari (21:00, Dazn eta Gol). Beharra du, bolada txarrean baitabil. 11 partida jokatu ditu ligan Qatarko Munduko Koparen etenaldiaren ostean, eta bederatzi puntu bakarrik lortu ditu; 33tik bederatzi. Valentziak bakarrik lortu ditu gutxiago. Hain zuzen, Valentziaren zelaian irabazi zuten zuri-gorriek azkenekoz, duela hilabete pasatxo. Ordutik hiru partida galdu ditu, eta bat berdindu.

«Irabazteko gogoa dugu, baina ez dugu antsietaterik», esan zuen atzo Ernesto Valverdek. Hala ere, «funtsezkotzat» jo zuen partida, sailkapeneko goialdeari eusteko. Egun, bederatzigarren postuan dago Athletic, eta bost puntura du Europa.

Baliteke Valverdek Oihan Sancet zelairatzea; erdilariak partida bateko zigorra bete du jada.

Valladolid, berriz, hamalaugarren postuan dago, jaitsieratik bi puntura. Sendo ari da etxean: azken lau partidetatik bi irabazi ditu, eta beste bi berdindu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.