futbola

Athleticentzat hiru puntuak Palman; Reala esku hutsik etxean

Zuri-gorriek 0-1 irabazi diote Collerenseri. Realak, aldiz, ezin izan du Valentzia garaitu (2-5).

Reala-Valentzia, Zubietan. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 19a
14:29
Entzun

Ligako sei partidetan punturik galdu gabe jarraitzen du Athleticek. Hiru puntu gehiagorekin itzuliko da Palmatik (Herrialde Katalanak), Collerenseren aurka 0-1 irabazita. Partida hasierako golarekin erabakita utzi du norgehiagoka talde zuri-gorriak. Yulema Corresek egin du gola, 12. minutuan. Corresek Athleticekin egiten duen lehen gola izan da; denboraldi honetan iritsi da taldera Aurrera Vitoriatik.

71. minutuan jokalari bat gutxiagorekin geratu dira, Erika Vazquezek txartel hori bikoitza jaso baitu. Hala ere, 75. minutuan bigarren gola egiteko aukera izan dute; Maite Lizasoren jaurtiketak langan jo du.

Realak, berriz, ez du garaipena eskuratzerik izan etxean; 2-5 galdu du Valentziaren aurka. 16. minutuan aurreratu dira valentziarrak, Vilasen gol batekin. Lau minutu geroago heldu da bigarrena, jokalari beraren eskutik. 30. minutuan 1-2koa lortu du Realak, Maria Diazen golarekin. Atsedenaldiaren aurretik, ordea, Valentziaren hirugarrena iritsi da (Ferez, 44. minutua).

2-3koa jarri du Cristina Pizarrok 53. minutuan, baina minutu bat geroago egin du laugarrena Valentziak. Vilasek eman dio bosgarrena Herrialde Katalanetako taldeari.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.