Athleticeko eta Realeko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek badakite noren aurka ariko diren Espainiako Kopako hurrengo kanporaketan. Itxuraz, zuri-gorriei egokitu zaizkie aurkaririk zailenak: Atletico Madril ligako txapelduna eta lehen sailkatua izango dute aurkari emakumezkoek final-laurdenetan, eta Sevilla indartsua gizonezkoek final-zortzirenetan. Zorte hobea izan dute txuri-urdinek, kontrario samurragoekin neurtuko baitituzte indarrak: emakumezkoek, Rayo Vallecanorekin, eta gizonezkoek, Betisekin.
Emakumezkoen neurketak urtarrilaren 30ean jokatuko dituzte, partida bakarrera. Athletic Lezaman ariko da, eta Reala Zubietan. Gizonezkoek, berriz, urtarrilaren 9an eta 16an jokatuko dituzte neurketak. Zuri-gorriek etxean jokatuko dute joanekoa, eta Sevillan (Espainia) itzulikoa. Aldiz, txuri-urdinak kontrako hurrenkeran ariko dira.