Jan Zelezny xabalina jaurtitzaile txekiarrak azkeneko denboraldia izango du aurtengoa, sasoia amaituta erretiroa hartuko baitu, 20 urteko kirol ibilbide luze eta oparoa egin ondoren. 39 urteko atleta hiru aldiz izan da olinpiar txapeldun (Bartzelonan, Atlantan eta Sydneyn) eta beste hirutan munduko txapeldun (Stuttgarten, Goteborgen eta Edmontonen). Munduko marka ere badu: 98,48 metro.
ATLETISMOA . Jan Zeleznyk erretiroa hartuko du denboraldi amaieran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu