ATLETISMOA . Piedra berriro lehia daiteke

Ezarri zioten zigorra eten du behin-behinean EAEko Auzitegi Nagusiak

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Herenegundik, Amaia Piedrak edozein lehiaketatan parte har dezake. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak behin-behinean eten du Espainiako Atletismo Federazioko Lehiaketa eta Eskumen Batzordeak ezarri zion bi urteko zigorra. Espainiako Atletismo Federazioko Lehiaketa eta Eskumen Batzordeak bi urteko zigorra ezarri zion iazko apirilean, 2004. urteko Atenasko Olinpiar Jokoen aurretik egin zioten dopin kontrol batean EPOarekin positibo eman zuelako. Piedrak lehen unetik esan zuen errugabea zela eta ez zuela legez kanpoko ezer hartu. Hala, erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Espainiako Federazioan. Erakunde horrek, hala ere, atzera bota zuen atleta bilbotarrak aurkeztutako helegitea eta bi urteko zigorra berretsi zuen.

Hori ikusita, justizia arruntera jo zuen Piedrak. Eta hor lortu du nahi zuena. Atleta pozik azaldu da erabakiarekin. «Atzo [herenegun] izan nuen erabakiaren berri. Neure burua defenditu ahal izan dut, eta nire argudioak aintzat hartu dituzte. Espainiako Federazioak ez zidan horretarako aukerarik ere eman. Badakit zer egin dudan, eta badakit ez dudala legez kanpoko ezer hartu. Ziur nengoen epaia nire aldekoa izango zela. Horregatik borrokatuko naiz amaiera arte», aitortu dio berriari.Ez dago argi epaiketa noiz egingo den, baina bitartean, Piedrak edozein lasterketatan parte har dezake. Hala ere, ez du garbi zer egingo duen. «Une hauetan ez dakit zer egingo dudan. Ez dakit atletismoan jarraituko dudan edo ez. 33 urte ditut, eta gauza asko hartu beharko ditut kontuan erabaki bat hartu aurretik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.