Asafa Powell jamaikarra eta Justin Gatlin estatubatuarra, egungo bi atleta azkarrenak, elkarren aurka lehiatuko dira heldu den ekainaren 11n, Gatesheadeko bileran (Ingalaterra). Sasoiko marka onena egin dute biek: 9,95. Bederatzi aldiz aritu dira elkarren aurka: sei aldiz nagusitu da Gatlin, eta hirutan Powell.