SENEGALGO ITZULIA
Atzo hasi zen, 1,6 kilometroko aitzin etaparekin, eta urriaren 10ean bukatuko da
Atzo hasi zen Senegalgo Itzuliko 7. ekitaldia, 1,6 kilometroko aitzin-etaparekin. Heldu den urriaren 10ean bukatuko da itzulia, eta zazpi herrialdetako 13 taldetako txirrindularik hartuko dute parte. Frantziakoak dira bost talde, Senegalgoak bi, eta Holanda, Alemania, Kamerun, Burkina Faso, Angola eta Italiakoak besteak. Italiako Selle Italia taldeak irabazi ditu azken bi urteetako itzuliak. 74 karrerista lehiatuko dira denera, eta 1.126 kilometroko bidea egingo dute Dakar hiriburuaren inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu