Aukerak baliatuz

Alberto Dainese izan da azkarrena Vueltako hemeretzigarren etapan. Gaur izango da mendiko azken etapa, Madrilgo mendilerroan

Aukerak baliatuz.
Beñat Mujika Telleria.
2023ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Aukerak baliatu egin behar izaten dira, eta hori egin zuen atzo Alberto Dainesek (DSM). Atzo zuten tropeleko txirrindulari azkarrenek helmugan besoak altxatzeko azken-aurreko aukera, eta ez zioten ihesaldiari aurrera egiten utzi. Nahi horrek askotan mugimendu desegokiak egitera eramaten ditu txirrindulariak, eta horrelako batean eroriko itsusi bat gertatu zen azken kilometroan. Hori dela eta, tropel txiki batek jokatu zuen garaipena, eta hor nagusitu zen Dainese. Taldeburuak elkarrekin helmugaratu ziren.

Lau ziklista sartu ziren eguneko ihesaldian: Clement Davy (Groupama), Paul Lapeira (Ag2r), Mathis Le Berre (Arkea) eta Michal Schlegel (Caja Rural). Etapa hasi eta berehala sortu zen, baina helmugatik 40 kilometro ingurura irentsi zituen tropelak. Esprinterrentzako eguna zen, eta tropela ez zegoen txantxetarako. Gehienez bi minuturen aldea izan zuten iheskideek, eta ez zuten biderik egin. Azken kilometroetan Movistar eta Ineos jarri ziren tropelaren buruan, eta haiek hartu zuten bere gain tropelari azken estutua emateko ardura. Azken unean aurrera egiten saiatu ziren Education Firstekoak, etahor gertatu zen erorikoa. Lurrera jausi ziren zenbait txirrindulari, baina ez zen zauritu larririk izan.

Esprinta Filippo Gannak (INEOS) abiatu zuen, baina luzeegia egin zitzaion helmugarainoko bidea. Ivan Garcia Cortinak (Movistar) ezin izan zion aurre hartu, baina italiarra baino azkarrago aritu zen Dainese. Gaur izango dute mendiko azken etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.