nba

Azkenekoan erabakiko da titulua

Lakersek hirukoa lortu du bart, Bostoni 89-67 irabazita. Los Angelesen izango da finaleko azken partida.

2010eko ekainaren 16a
11:26
Entzun
NBAko titulua finaleko zazpigarren partidan erabakiko da aurten, zazpigarrenean. Izan ere, Los Angeles Lakers eta Boston Celtics hiruna doaz. Lakersek bart irabazi du bere hirugarren partida: 89-67.

Hurrena ere Los Angelesen jokatuko dute, ostegun gauean (Euskal Herriko ostiraleko hiruretatik aurrera). Finaleko bigarren partidan han irabaztea lortu zuen Bostonek: 94-103.

Ohi bezala, Kobe Bryant hegala eta Pau Gasol pibota izan dira Lakerseko onenak: 26 puntu eta 11 errebote Bryantek, 17 puntu, 13 errebote eta 9 asistentzia Gasolek. Bostoneko onena, Ray Allen hegala: 19 puntu.

Iaz Lakers izan zen txapeldun, duela bi urte Boston -Lakers izan zuen aurkari finalean-.

Los Angeles Lakers 89. (28+23+25+13): Fisher (4), Bryant (26), Artest (15), Gasol (17), Bynum (2); Odom (8), Brown (4), Vujacic (9), Farmar (4), Powell, Walton, Mbenga.

Boston Celtics 67. (18+13+20+16): Rondo (10), Ray Allen (19), Pierce (13), Garnett (12), Perkins; Tony Allen (2), Davis, Finley, Wallace, Williams, Robinson (6), Daniels (5).

Finaleko partidak

- 1. partida: Lakers-Boston: 102-89 (1-0). Lakers: Kobe Bryantek 30 puntu, Pau Gasolek 23 puntu eta 14 errebote. Boston: Paul Piercek 24 puntu.

- 2. partida: Lakers-Boston: 94-103 (1-1). Lakers: Pau Gasolek 25 puntu, Kobe Bryantek 21, Andrew Bynumek 21. Boston: Ray Allenek 32 puntu, Rajon Rondok 19 puntu, 12 errebote, 10 asistentzia.

- 3. partida: Boston-Lakers: 84-91 (1-2). Boston: Kevin Garnettek 25 puntu. Lakers: Kobe Bryantek 29 puntu.

- 4. partida: Boston-Lakers: 96-89 (2-2). Boston: Paul Piercek 19 puntu. Lakers: Kobe Bryantek 33 puntu, Pau Gasolek 21.

- 5. partida: Boston-Lakers: 92-86 (3-2). Boston: Paul Piercek 27 puntu, Kevin Garnettek 18 puntu, 10 errebote. Lakers: Bryantek 38 puntu.

- 6. partida, Lakers-Boston: 89-67 (3-3).

- 7. partida, Los Angelesen. Ostirala (Euskal Herriko 03:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.