Kanporaketa hori bi partidetara jokatuko da. Final-laurdenetako kanporaketan, Baionak 3-108 irabazi zion UCM Madril taldeari, larunbatean. Auchek, berriz, 14-5 galdu zuen Italiako Gran Parmaren aurka, baina joanekoan alde handiz gailendu ziren okzitaniarrak.
Hemezortzi entsegu egin zituen Baionak
Joaneko partidan Baionak hamabost entsegu egin zizkion Madrili, Jean Dauger zelaian eta larunbatean hemezortzi. Lehen zatian 0-63 ziren aitzinetik lapurtarrak eta ohiko entrenamendu bat baino zertxobait serioagoa gertatu zen baionarrentzat.
Gainera, ongi baliatu zuten heldu den larunbateko partida prestatzeko eta ohiko hainbat jokalariri minutuak jokarazteko. Usandizaga, Laurent, Tomuli berriro aritu ziren lehen lerroan. Gainera, Cleda, Combes, Noutary, Aussel, Feather eta Roque ere aritu ziren, besteak beste.Partidari dagokionez, bost minutuero egin zituzten entseguak lapurtarrek Caujolle (bost) eta Jonnet (lau) izan ziren entsegugilerik onenak, biak ala biak hiru laurdenetako jokalariak. Ahalik eta ondoen kateatu zituzten jokaldiak seriotasun osoz, larunbateako aurkaria ez baita nolanahikoa. Castres Heineken Kopan aritu da, sailkatu ez bada ere.
-
Finalerdiak
Europako challengea
Apirilaren 1, 2 eta 3an
Paue (Fr.)-Brive (Fr.)Sale Sharks (Ing.)-Connath (Irl.)
PARKER SHIELD challengea
Apirilaren 1, 2 eta 3an
Baiona-Auch (Fr.)Leeds (Ing.)-Worcester (Ing.)