Aviron Baionako taldeak Donostian jokatuko du Frantziako Ligako partida bat, Anoeta estadioan: abuztuaren 21ean izango da, Stade Français Parisen aurka.
Frantziako Errepublikatik at jokatuko den Ligako lehen partida izango da, eta Baionak "festa handi" bihurtu nahi du. Umeen artean 700 sarrera oparituko ditu.
Miarritze ere Anoetan arituta dago, Heineken Europako Kopan.
Errugbia