Gaur hasi da Espainiako Vueltan mendia, Barbastro-Andorrazazpigarren etaparekin (223,2 kilometro), eta Lampre taldeko Alessandro Ballan italiarra izan da irabazlea. Azkeneko kilometroetan bi aldiz igo dute Rabassako gaina, maila berezikoa.
Lasterketa handia egin du Ballanek: gogorra izan da etapa, ibilbidearen zailtasunari eguraldi euritsua eta hotza gehitu baitzaizkio. Ihes eginda, bakarrik, hurrengo taldea baino bi minutu eta erdi lehenago iritsi da Ballan helmugara. Horrenbestez, gaurko etapa irabaztea ez ezik, sailkapen nagusian lider izatea lortu du.
Ballanen atzetik Ezequiel Mosquera izan da bigarren, 2:42ra. Alberto Contador Vuelta irabazteko faborito nagusietakoa, berriz, hirugarren (2:45era).
2:50era lau txirrindulariz osatutako taldea sartu da: Rodriguez, Leipheimerr, Euskaltel-Euskadiko Igor Anton eta Sastre.
Vuelta irabazteko faboritoen artean kokatzen duten Alejandro Valverdek dezente denbora galdu du, 59 segundo haren buruz buruko aurkaritzat hartzen duten Contadorrekiko.
Biharkoa ere mendiko etapa izango da (Andorra-Salardu, 151 kilometro). 41. kilometroan Canto lehen mailako mendatea edukiko dute, 132.ean Bonaigua maila berekoa, 148.ean ere lehen mailako Pla de Beret.
Txirrindularitza/Vuelta
Ballanek irabazi du mendiko aurreneko etapa, eta lider jarri da
Faboritoen artean, Alberto Contador hirugarren izan da. Valverde, berriz, ez da lehendabizikoen taldeetan sartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu