Charlesek sartu du etxekoen gola, penaltiz, 16. minutuan. Athleticeko jokalariek lurrera bota dute Sergi Enrich armagina, eta VAR bideo epaile laguntzailea erabili ondoren, etxekoen aldeko erabakia hartu du epaileak. Ez dute denbora asko behar izan zuri-gorriek markagailua berdintzeko: 21. minutuan, Iñaki Williamsek zulatu du armaginen atea, kontraeraso bat baliatuta.
Bigarren zatiaren hasieran, eibartarrek hartu dute baloiaren kontrola, eta izan dituzte aukera batzuk. Minutuak aurrera joan ahala, Athleticek ere sortu du arriskua kontraerasoan, baina, azkenean, banakoa gailendu da markagailuan.
📸 Partidaren atarian bi taldeek #Euskaraldia-ren aldeko deia egin dute #EibarAthleticpic.twitter.com/xV43NOWE9g
— SD Eibar (@SDEibar) 2018(e)ko urriaren 21(a)
6.400 bat ikusle izan dira Ipuruan derbia ikusten. Partidaren hasieran, Euskaraldiaren aldeko argazkia ere atera dute bi taldeetako jokalariek.