Garaipen garrantzitsua lortu du bart Boston Celticsek, NBAko finaleko bigarren partidan Los Angeles Lakersi 94-103 irabazita. Bana daude orain. Lau irabaztera da eta Bostonek datozen hiru neurketak etxean jokatuko ditu.
Erabakigarria izan da Ray Allen Bostoneko hegalaren jokoa: hirukoetan 11 saiotik zortzi saskiratze egin ditu -NBAko finaletako marka da-. Zortzi hiruko horietatik zazpi lehen bi laurdenetan egin ditu, eta Bostonek orduan izan du alderik handiena (28-42 joan da aurretik). Denera 32 puntu sartu ditu Ray Allen. Rajon Rondo basea ere bikain: 19 puntu, 12 errebote, 10 asistentzia.
Lakerseko onena, Pau Gasol pibota: 25 puntu, 8 errebote. Dena dela, Phil Jacksonek hura azkeneko laurdenean ez du kantxara atera lehen sei minutuetan, denen harridurarako. Azken laurden horretara berdinduta iritsi dira bi taldeak.
Los Angeles Lakers 94. (22+26+24+22): Fisher (6), Bryant (21), Artest (6), Gasol (25), Bynum (21); Odom (3), Brown (2), Vujacic (3), Farmar (7).
Boston Celtics 103. (29+25+18+31): Rondo (19), Ray Allen (32), Pierce (10), Garnett (6), Perkins (12); Tony Allen (2), Davis (8), Wallace (7), Williams, Robinson (7).
Finaleko partidak
- 1. partida: Lakers-Boston: 102-89. Lakers: Kobe Bryantek 30 puntu, Pau Gasolek 23 puntu eta 14 errebote. Boston: Paul Piercek 24 puntu.
- 2. partida: Lakers-Boston: 94-103. Lakers: Pau Gasolek 25 puntu, Kobe Bryantek 21, Andrew Bynumek 21. Boston: Ray Allenek 32 puntu, Rajon Rondok 19 puntu, 12 errebote, 10 asistentzia.
- 3. partida, Bostonen. Asteazkena (Euskal Herriko 03:00).
- 4. partida, Bostonen. Ostirala (03:00).
- 5. partida, Bostonen*. Ekainak 14 (02:00).
- 6. partida, Los Angelesen*. Ekainak 16 (03:00).
- 7. partida, Los Angelesen*. Ekainak 18 (03:00).
* beharrezkoa balitz
NBA
Banakoa lortu du Bostonek
94-103 irabazi dio bart Lakersi, eta etxean jokatuko ditu NBAko finaleko datozen hiru partidak. Ray Allen Bostoneko hegalak hiruko zortzi saskiratze egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu