Buruz buruzko txapelketako final-laurdenetara sailkatu da gaur Abel Barriola pilotaria, Kepa Peñagarikanori Zarautzen (Gipuzkoa) 22-11 irabazita. Erraz nagusitu da (7-2, 10-4, 16-6, 20-10 partzialak izan dira partidan). Barriolak orain final-laurdenetan Juan Martinez Irujo izango du kontrario, maiatzaren 13an.
Iñigo Leiza eta Oinatz Bengoetxea ere lehiatuko dira gaur final-zortzirenetan, Etxebarrin (Bizkaia), arratsean. Garailea Sebastian Gonzalezen kontra ariko da, maiatzaren 13an.
Final-zortzirenetan, atzo gauean Patxi Ruizek 22-21 irabazi zion Juantxo Kokari, eta orain Aimar Olaizolaren kontra jokatuko du maiatzaren 13an.
Bihar Patxi Eugik eta Asier Olaizolak jokatuko dute, Bergaran (Gipuzkoa). Irabazleak Ruben Beloki izango du zain final-laurdenetan, maiatzaren 6an.
Pilota
Barriola final-laurdenetara
22-11 irabazi dio Peñagarikanori. Irujo izango du orain kontrario buruz buruko txapelketan, maiatzaren 13an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu