Partida ikusgarriarekin gozatzeko aukera izan zuten atzo Donostiako Atano III.a frontoian bildutakoek. Aimar Olaizola eta Abel Barriola buruz buru aritu ziren elkarren kontra lau t'erdiko ligaxkan, eta estua izan zen lehia. Bikain aritu ziren biak, baina, azkenean, Barriola nagusitu zitzaion Olaizolari; 18an utzi zuen Goizuetakoa.
Horrenbestez, lau t'erdiko finalean sartzea lortu zuen Barriolak. Orain, Olaizolaren eta Titinen arteko partidan erabakiko da nor den bigarrena. Azken partidetan biek eraikutsi duten sasoia ikusita, estua izango da partida hori ere. Barriolak, berriz, dagoeneko finalerako txartelik gabe geratu den Irujoren aurka jokatuko du ligaxkako beste partida.
Pilota
Barriola finalera
Partida ikusgarri eta estua jokatu zuten Leitzakoak eta Aimar Olaizolak. Azkenean, Barriolak 18an utzi zuen aurkaria. Olaizolaren eta Titinen arteko partidan erabakiko da nork jokatuko duen finala Barriolaren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu