piloTA

Barriolak ez du buruz burukoa jokatuko, ebakuntza egingo diotelako

Ezkerreko eskumuturreko lotailua hautsita du. Osatze epea lau hilabete ingurukoa izango da. 

Imanol Magro Eizmendi.
2011ko apirilaren 15a
13:03
Entzun

Abel Barriola oso bolada txarrean murgilduta dago. Gihar bikiko zuntz haustura baten erruz binakako txapelketako etziko finaletik kanpo gelditu ondoren, aurki ebakuntza gelatik pasatu beharko du ezkerreko eskumuturreko lesioa sendatzeko.

Eskafoideseko lotailua hautsita du, eta ebakuntza bidez lotu beharko diote. Osatze epea lau hilabete ingurukoa izan daiteke; beraz, ezingo du buruz buruko txapelketa jokatu -manomanista hurrengo asteko asteburuan hasiko da-. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.