Barriolak zuntz haustura txikia izan du besoan

2008ko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
esku-huska Abel Barriola aste honetan hasiko da lau t'erdirako pilotaleku entrenamenduak egiten. Leitzarrak zuntz haustura txikia egin zuen besoan sanmateoetan, eta minez jokatu zuen buruz buruko desafioa. Orain arte lan espezializatua alboratu du, besoa hobeto senda zedin, eta saio fisikoak baino ez ditu egin. Leitzarrak bi aste ditu txapelketari ekin aurretik. Aimar Olaizola ere bihar hasiko da entrenamendu gogorrekin, sorbaldako minak gutxira egin dio eta badirudi final-laurdenei ekiteko garaiz sendatuko dela. Iñigo Simon, Asegarceko medikua, atzo nahiko baikor zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.