Barriolari bihar aztertuko diote gihar bikia, eta 17ko finala atzeratu dezake

Binakako finalerako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, eta kantxakoek 140 euro balio dute

Imanol Magro Eizmendi.
2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Abel Barriolak min txikia du ezker hankako gihar bikian, eta bihar egingo du erresonantzia magnetikoa larria den ala ez ikusteko. Atzo goizean baikorra zen —ezin izan zuen proba egin erresonantzia makina matxuratuta zegoelako—, baina bihar uxatuko ditu zalantzak, eta orduan erabakiko du 17ko binakako finala atzeratu ala ez. Aurretik, gaur, Bartzelonako mediku batengana joango da, ezker eskumuturrean ere oinaze txikia baitu, eta baliteke binakakoaren ondoren ebakuntza egitea. Hala balitz, ezingo luke buruz burukoa jokatu.

Finalera begira, gaur jarriko dituzte salgai sarrerak, eta Bilboko 3.000 ikuslerentzako pilotalekuan izanda ere, binakako final baterako inoizko garestienak izango dira. Kantxek 140 euro balioko dute, eta 80, 60, 40 eta 30eko sarrerak egongo dira ere bai. Telefono hauetan erreserbatu ahal izango dira, 10:00etatik aurrera: Aspe: 661-25 90 09; eta Asegarce: 656-79 94 23. Ikusmina handia da, eta denak salduko dira. Pilotari bakoitzak 120 inguru izango ditu.

Binakako finalaren aurretik manomanistaren atariko bat jokatuko da, Mikel Idoate eta Iñigo Pascualen artean; ostiralean neurtuko dituzte indarrak, Lizarran. 2. Mailako binakako finala, azkenik, larunbatean jokatuko da, Tolosan. Olaetxea-Albisu Gorka-Merinoren aurka ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.